ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Radio Televisión Canaria
2022/11/06 20:42

Migrazioaren kontrako politika berriei heldu die Italian Giorgia Meloniren gobernuak. Gobernuz Kanpoko Erakundeen ardurapean dauden lau ontzik hainbat egun egin dituzte itsasoan, Italiako, Greziako, Espainiako edo Maltako porturen batean sartzeko lehorreratzeko zain. Guztira, 1.000 pertsona migratzaile baino gehiago izan dira horietan. Dena den, soilik "behar humanitarioak" dituzten eta "zaurgarriak" diren migratzaileei emango die gobernuak porturatzeko eta lehorreratzeko baimena; hain zuzen, haurdun dauden emakumeei, haurrei eta gaixoei.

Lau ontzietan dauden gainontzeko migratzaileak uretan geratu beharko dira, nazioarteko uretara itzularaziko baitituzte; ontzietako banderetan seinalatzen diren estatuek migratzaileen gaineko ardura hartu arte, behintzat. Seinalatutako gainontzeko estatuek hori egiten ez badute, ordea, "ontzi piratatzat" joko dituzte.

Larunbat gauean, Humanity 1 ontziko 155 pertsonari utzi zien lehorreratzen Italiako Gobernuak. Itsasontzi horretan zeuden gainontzeko 24 lagunek, ustezko osasun-arazorik gabeko gizonak guztiak, uretan jarraitzen dute. Igandean, bigarren ontzi bati ezarri zion lehorreratze selektiboa Italiak; Geo Barents izenekoari, hain zuzen. Une honetan, 700 migratzaile inguru dira lehorreratzeko esperoan daudenak.

NO HAY COMENTARIOS