ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/12/19 16:12

Espainiako Diputatuen Kongresuak azaroaren 14an egin zion bide Justiziaren zerbitzu publikoaren eraginkortasunari buruzko Legeari, Prozedura Kriminalaren Legea (LECrim, gazteleraz) aldatzea barne. PP, UPN, CC, ERC, Junts eta EH Bilduren aldeko botoekin egin zuen aurrera lege-proiektuak, eta okupazioaren aurka jeltzaleek proposatutako emendakina barne hartzen zuen testuak. Senatura iritsi zenean, baina, neurri sortari betoa jarri zion PPk. Horregatik itzuli da eztabaida Kongresura, eta gaur bozkatu dute berriz.

Gaurkoan Podemos, Sumar eta PSOEk ere baiezkoa eman diote testu osoari. Hala indargabetu du Senatuko betoa Kongresuak, eta behin betiko onartu dute lege-proiektua, okupazioaren aurkako neurria barne. Beraz, errealitate bat da jadanik: okupazio kasuak prozedura azkarraren bidez epaituko dituzte Espainiako Estatuan, eta etxe-kaleratzeak edo bestelako desalojoak bizkortuko ditu horrek. Lehen, baldintza jakin batzuetan, 23 hilabeteraino luza zitezkeen prozesu judizialak. Orain, "etxebizitza baten bortxatzea" edo "usurpazioa" izan dela uste bada, gehienez hamabost eguneko epean emango du ebazpena epaileak.

NO HAY COMENTARIOS