ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/12/19 13:16

Ikatzaren erabilerak maximo historikoa jo du mundu mailan 2024an, Energiaren Nazioarteko Agentziaren arabera (IEA, ingelesez). Erregai fosilik kutsagarriena da ikatza, eta faktore garrantzitsuenetako bat planetaren tenperaturaren igoeran. Ikatz eskariaren gorakadarekin batera, halaber, gora egiten jarraitzen du planetaren tenperaturak: 2024. urtea orain arteko beroena izan da, industria-iraultzaren aurretik baino 1,5ºC gehiago erregistratu baitira batez beste.

Hala ere, ikatzaren erabilera "egonkortu" egingo omen da datozen urteetan, eta IEAren esanetan, 2027. urtea izango da ikatz eskariaren une gorena. Eskaria %7,7 igo zen 2021ean, %4,7 2022an, eta %2,4 iaz. Hala, 8.770 milioi tonara iritsi da aurten, eta inoiz baino gehiago erosi da merkatuan. Zehazki, 1.550 milioi tona ikatz saldu dira 2024an zehar, batez besteko prezioa 2017-2019 artean baino %50 handiagoa izan dela kontuan hartuta.

2027an ikatz eskaria egonkortu ahal izateko, beharrezkoa izango da elektrizitate eskaria ere handitzea, IEAk azpimarratzen duenez. Txinak ikatz merkatuaren heren bat erabili du zentral elektrikoetan, eta Indian, Vietnamen edo Indonesian ere energia-iturri nagusienetakoa da. Txinan, zentral nuklearrak eraiki eta plaka fotovoltaikoen zein erroten instalazioak "ikaragarri hedatu" dituzten arren, ikatzak jarraitzen du energia-iturri nagusia izaten. 

NO HAY COMENTARIOS