Aurreko asteko astelehenean piztu ziren protestak Katalunian, erreferendumaren harira epaitutako kargudunen aurkako ebazpena jakinarazi zuenean Espainiako Auzitegi Gorenak. Ordutik ez dute etenik izan mobilizazioek, eta milaka pertsonak hartu dituzte kaleak, gau zein egun. Nabarmenak dira protestek eta horien ondoriozko errepresio bortitzak utzi dituen emaitzak, zenbakitan: 600 zauritu baino gehiago, 200 atxilotu baino gehiago, eta gutxienez 25 espetxeratu, Ikasle Abertzaleek jakinarazi dutenez. Horrez gain, bost pertsona Espainiako Estatutik kanporatuak izateko arriskuan daude.
Atzo argitaratu zuen Gazte Koordinadora Sozialistak Kataluniako auziari buruzko adierazpena, eta "langile batasuna" oinarri, "autoderminazioa" eta "Estatu Sozialista" aldarrikatu zituen Herrialde Katalanentzat. GKSko kideek azpimarratu zuten "proiektu politiko kontrajarriak" agerian geratu direla Katalunian; hain zuzen, "Kataluniako langileriaren proiektu politiko nazionala, eta enpresari eta politiko profesionalen nazioa".
Mobilizazioak Euskal Herrian
Datozen egunetan mobilizazioak izango dira Euskal Herriko zenbait ikastetxe, campus eta herritan, Gazte Koordinadora Sozialistak, Ikasle Abertzaleek zein eragile lokalek antolatuta. Hala, Espainiako Estatuaren "errepresioaren aurrean", "langile elkartasuna" adieraziko diete "borrokan direnei"; "atxilotuei, zaurituei, edota espetxeratuei" batik bat.
Kargudun preso politikoen aurkako epaiketaren ebazpenak eragindako protestei babesa adierazteko elkarretaratzeak burutu zituzten Ikasle Abertzaleek iragan astean ere. Solidaritat al carrer! Auzipetuentzat absoluzioa aldarrikatu zuten hainbat hezigunetako atarietan. Gaur ere elkarretaratzeak egin dituzte hainbat ikastetxetan; esaterako, Leitzan (Nafarroa), edota Lekeition (Bizkaia).
Hona hemen, momentuz, datozen egunetarako egin dituzten deialdiak, txokoz txoko:
Nafarroa
Herriak
Campusak
Ikastetxeak
Gipuzkoa
Herriak
Campusak
Ikastetxeak
Araba
Herriak
Campusak
Bizkaia
Herriak
Campusak