ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/02/08 14:04

Miseria kudeatzen: Alokabide vivienda social-antiproletaria izeneko bideo-erreportajea sortu du Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuak, eta aurki emango du argitara. Hain justu, otsailaren 18an aurkeztuko du ikus-entzunezkoa jendaurrean, 19:00etan, Aldabe Gizarte Etxean.

Etxebizitza Sindikatuko kideen esanetan, "azken urteko jardun sindikalaren esperientziatik ateratako" hainbat ondorio bildu dituzte erreportajean. "Asko izan dira Alokabideren etxeetan bizi eta mota askotako arazoak izan dituzten pertsonak, eta horietatik beste hainbatek, Etxebizitza Sindikatuarekin antolatzea erabaki dute. Esperientzia horretatik hainbat testigantza eta analisi partekatu nahi izan ditugu, erreportaje formatuan plazaratuko ditugunak", azaldu dute.

Momentuz, ondokoa aurreratu dute: "Ondorioa argia da guretzat. Alokabideren etxebizitza soziala ez da proletalgoaren beharrei modu efektiboan eta era iraunkorrean erantzuteko bitartekoa, proletalgoak modu estrukturalean bizi duen miseria kudeatzeko tresna publikoa baizik". Horretaz guztiaz aritzeko aukera izango da bideo-erreportajearen aurkezpenean, ikus-entzunezkoa emateaz gain, solasean aritzeko tarte bat irekiko baita.

Hona hemen erreportajearen aurrerapen txiki bat

NO HAY COMENTARIOS