ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Gasteiz Hoy
2024/11/05 14:44

Michelin enpresako zuzendaritzak gaur eman du erabakiaren berri: 2026ra bitartean, gutxienez bi lantegi itxiko ditu Frantziako Estatuan. Choleteko eta Vannesko plantak zarratuko ditu, hain zuzen ere, eta gaur egun 1.254 langilek jarduten dute horietan.

Itxierak justifikatzeko, zuzendaritzak esan du "Europako lehiakortasuna andeatuta" dagoela eta handia dela "asiarren lehia furgonetentzako eta kamioientzako gurpilen merkatuetan". Horregatik, ekoizpen horretaz arduratzen diren Europako beste lantegi batzuetara mugituko du Frantziako ekoizpena konpainiak.

Itxura denez, tartean da Gasteizko (Araba) planta: besteak beste hara eramango omen dute Vannesko jarduera, kamioientzako gurpilen indartzeari lotuta. Euskal Herriari dagokionez, Lasarten (Gipuzkoa) ere badu planta bat Michelinek, baina ez du ekoizpena hara mugitzeari buruz hitz egin oraingoz.

NO HAY COMENTARIOS