ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: LAB
2020/03/05 13:12

Enpresa ixtea erabaki du Iruñean (Nafarroa) kokatutako Metalurgicas Iruñak, eta horrekin batera, bertan soldatapean jarduten zuten behargin guztiak kaleratu ditu: hamar.

LAB sindikatuak azaldu duenez, iazko ekainean, lan hitzarmena urratu eta soldatak izoztu zituen enpresako zuzendaritzak. Dena den, irailean berandu jaso zuten soldata langileek, eta urritik, ez diete ezer ordaindu. Gainera, hamar lanpostuak mantenduko zituztela adierazi zuten zuzendaritzako kideek ekainean, baina lantokiaren itxierarekin bidali dituzte kalera behargin guztiak.

Azken hilabeteetan mobilizazio ugari egin dituzte Metalurgicas Iruñako langileek, tartean, lau eguneko grebaldia azaroan. Bitartean, negoziazioari uko egin dio enpresak, eta "datuak ezkutatu eta langileei mehatxu egin" diela azaldu du LABek.

Kaleratzeak Celsan

Arabako lantokietan zortzi langile kaleratu berri ditu Celsa Atlantic enpresak. Beharginek otsailean ekin zieten lanuzteei, kaleratze mehatxuei aurre egiteko.