AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: LAB
2020/03/04 13:16

Azkenean, mehatxua egikaritu du Celsa Atlantic enpresak: zortzi langile kaleratu ditu Araban. 2019. urtea amaitzear zenean iragarri zuen zuzendaritzak hainbat kaleratze zituztela esku artean, baita lekualdaketak ere.

Langileek borrokaldi gogorra abiatu zuten, eta langile batzordeak negoziazioa hasi zuen enpresarekin. Dena den, zuzendaritzak negoziazioa "amaitutzat" eman eta ez zuen bestelako neurririk aurkeztu. Orain, beharginek lanuzteei ekin eta hilabetera, iragarpenak bete ditu Celsak, eta dagoeneko zortzi langile bidali ditu kalera.

Itxiera programatua eta mehatxuak

Gaur egun, 110 langile inguru dira Arabako lantokietan, eta honakoa ez da enpresaren kaleratze mehatxuei aurre egin behar izan dieten aurreneko aldia. Esaterako, 2012. urtean, zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-Erregulazio Espediente baten aurka egin behar izan zuten borroka.

Bestelako mehatxuak ere jasan behar izan dituzte haien lanpostuetan. Lan Estatutuaren 52. artikuluaren eskutik, gaixo egoteagatik, kanporatze arriskuan egon ziren zenbait langile. Hain zuzen, arrazoi horregatik kaleratu zuten behargin bat aurreko abenduan.