Gasteizen (Araba), Mercedeseko suhiltzaile industrial guztiak kaleratu izana salatzeko protestak egingo dituzte hurrengo egunetan. Mercedesen bertan izango dira: gaur, 1. atean elkarretaratuko dira 13:30ean; eta bihar, 5. atean mobilizatuko dira ordu berean. Despidorik ez! lelopean egin dute mobilizazio-deialdia.
Aurreko astean jakinarazi zuten Mercedesek kalera bidali dituela suhiltzaile industrial guztiak, Previnsa azpikontratarekin zuen kontratua bertan behera utzita. Urtarriletik zeuden greban langileak, eta salatu dute hori izan dela enpresak euren aurkako neurriak hartzeko arrazoia. 27 suhiltzaile zeuden azpikontrataturik zerbitzua emateko, eta urtarrilaren 15ean jo zuten grebara guztiek, euren lan-baldintzak hobetzeko eta segurtasun-neurriak exijitzeko, besteak beste.
Irakurri hemen Iker Babio suhiltzaileari GEDAR LANGILE KAZETAk egindako elkarrizketa.