ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/15 10:40

Atzo, asteartean, etxe-kaleratze bat izan zen Donostiako (Gipuzkoa) Martutene auzoan: berriz bota zituzten hamabi lagun Oion Etxetik. Donostiako Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarlanean gauzatu zuten hustea, eta atxilo eraman zituzten etxegabetutako pertsonetatik zortzi. Espainiako Poliziaren dependentzietara eraman zituzten, atzerritartasunari lotutako arrazoiak direla-eta, ustez.

Kanporatuak izan ziren lagunek denbora daramate Oion Etxean bizitzen. Etxerik gabeko pertsonak dira, antza, eta hainbatetan bota dituzte eraikin horretatik. Maiatzaren hasieran, sute baten aitzakiapean, eraikina hustu eta bertan bizi ziren pertsonak kaleratu zituen Poliziak.

Atzo berriz bertaratu ziren polizia-indarrak, asmo berdinarekin. Donostiako Udaleko Hirigintza eta Osasun Publikoko teknikariak ere joan ziren, ustez, eraikinaren egoera aztertzera. Oraingoan, hori hartu dute aitzakiatzat etxe-kaleratzea gauzatzeko eta justifikatzeko.

Itxura denez, eta besteak beste EITBk aipatu dutenez, bada indarrean Oion Etxea eraisteko agindu bat. Urteak dira etxerik gabeko pertsonek aterpe eta bizitoki gisa erabiltzen dutela.

NO HAY COMENTARIOS