Marixol Iparragirre ere eskuin muturraren jazarpena jasaten ari da

Gipuzkoara bertaratu ziren atzo Revuelta talde faxistako hainbat kide, Marixol Iparragirre euskal presoaren jatorrizko herrira, bere aurkako jazarpen-kanpaina areagotzeko. Izan ere, berriki eman diote baimena astelehenetik ostiralera bitartean hainbat ordu kartzelatik kanpo pasatzeko, eta hori aitzakiatzat hartuta joan dira faxistak bere herrira. Iparragirreren kontrako propaganda banatu zuten bizilagunen artean, "Sanchez y Bildu han liberado a un asesino en tu barrio" zioten esku-orri batzuk, hala nola.

Aurretik ere Garikoitz Aspiazuri gertatu bezala, eskuin muturreko erakundeen eta komunikabideen jazarpena jasaten ari da Marixol. Hamaika kazetari eta kamera zituen zain Martuteneko (Gipuzkoa) espetxean, bertatik irteteko aukera izan zuen lehenengo egunean, eta sekulako kanpaina mediatikoa izaten ari da egun hauetan bere kontra. Covite elkartea ere kexu da Iparragirrek lortutako baimena dela-eta, "eskandaluzkoa" eta "justifikaezina" dela esanez. 

Iparragirrek bi hamarkada baino gehiago daramatza preso, Frantziako nahiz Espainiako estatuetan izan baitute gatibu. 2019an Espainiaratu zuten Frantziatik, Auzitegi Nazionalean hamabi epaiketa egiteko.