ACTUALIDAD / Presos políticos
"Maria Joseren askatasuna aldarrikatzeaz gain, bere estatus politikoa errespeta dezatela eskatzen dugu"
Baños espetxetik irtetea blokeatu du berriz Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta astero 24 orduko baraualdiak egiteaz gain, idatzi bat kaleratu dute Euskal Herriko hainbat preso politikok: "Maria Joseren jarrera borrokalaria goraipatzen dugu". Hona hemen adierazpena eta sinatzaileak.
2026eko apirilaren 7 - 14:27
"Maria Joseren askatasuna aldarrikatzeaz gain, bere estatus politikoa errespeta dezatela eskatzen dugu"

"Maria Jose Baños Andujar preso politiko antifaxistak kartzelan jarraitzen du. Maria Jose larri gaixorik egon arren estatu espainiarraren xantaia eta mendekuz beteriko espetxe politika ankerrak preso mantentzen du.

Maria Jose erakusten ari den duintasuna eta koherentzia dira, hain zuzen, estatu zapaltzaile espainiarrak kendu nahi dizkionak, bere izaera iraultzaile eta borrokalaria deuseztatzeko asmoarekin.

Idatzi hau sinatzen dugunok, elkartasun internazionalistaren baitatik, Maria Joseren askatasuna aldarrikatzeaz gain, bere estatus politikoa errespeta dezatela eskatzen dugu. Hori dela eta, astero 24 orduko baraualdia egiten dihardugu. Estatu espainiarraren tortura kasu berri honen aurrean Maria Joseren jarrera borrokalaria goraipatzen dugu".


Sinatzaileak:

Garikoitz Etxeberria Goikoetxea

​Mikel San Sebastian Gaztelumendi

​Aitor Cotano Sinde

​Orkatz Gallastegi Sodupe

​Julen Atxurra Egurrola

​J.M. Etxeberria Garaikoetxea Goierri

​Jon Kepa Preciado Izarra

​Andoni Goikoetxea Gabirondo

Patxi Ruiz Romero

Fernández Garcia Jodra