ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/30 10:58

Joan den asteburuko protesten ostean, jarraitzen dute kartzelaratu berri duten Mugimendu Sozialistako kidea aska dezatela exijitzeko mobilizazioek. Aste honetarako deialdi bat egin du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak: manifestazio bat egingo du Baionan (Lapurdi) ostiral honetan, ekainaren 3an. 19:00etan hasiko da mobilizazioa, San Andres plazatik.

Kontseilu Sozialistako kideen esanetan, "estatuekiko era independentean lan egiten eta militatzeko baldintzak defendatzen segituko" dute. Haien esanetan, "proletalgoaren antolakuntza independentea deuseztatzeko burgesiaren tresna izaten" jarraitzen dute estatu kapitalistek, eta "oinarrizko askatasunen deuseztapenak eta errepresioak ezaugarritzen duten testuinguru honetan", funtsezkotzat jo dute "are eta indar gehiago ezartzea askatasun politikoaren aldeko borrokan, beti ere sozialismoa eta amnistia ardatz izanik".

NO HAY COMENTARIOS