ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/19 09:07

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek apirilaren 3an jakinarazi zuten mobilizazioak egingo dituztela aurtengo Maiatzaren Lehenean ere, eta guztiek lelo berdinaren pean, gainera: Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen. "Tradizio handiko egun hori probestu nahi dugu langileria iraultzailearen memoria gurera ekartzeko, egungo proletalgoa borrokara deitzeko eta Kontseilu Sozialistak ezagutzera emateko", adierazi zuten Kontseilu Sozialistetako kideek agerraldi baten bidez.

Aurten Euskal Herriko hemeretzi herritan izango dira mobilizazioak maiatzaren 1ean, eta deialdi zehatzen berri eman dute jada lekuan lekuko Kontseilu Sozialista gehienek. Hona hemen:

  • Bilbon (Bizkaia), 18:00etan Eliptika plazatik
  • Donostian (Gipuzkoa), 12:30ean Bulebarretik
  • Gasteizen (Araba), 12:30ean Aldabetik
  • Iruñean (Nafarroa), 18:00etan San Frantzisko plazatik
  • Altsasun (Nafarroa), 13:00etan Foruen plazatik
  • Arrasaten (Gipuzkoa), 18:30ean herriko plazatik
  • Azkoitian (Gipuzkoa), 18:00etan herriko plazan
  • Azpeitian (Gipuzkoa), 19:00etan herriko plazatik
  • Beasainen (Gipuzkoa), 18:00etan Bideluze plazatik
  • Durangon (Bizkaia), 12:00etan Ezkurdi plazatik
  • Gernikan (Bizkaia), 12:00etan Domingo Alegria enparantzan (ekitaldia izango da)
  • Hernanin (Gipuzkoa), 18:00etan Gudarien plazatik
  • Irunen (Gipuzkoa), 17:30ean Zabaltza plazan (ekitaldia izango da)
  • Tolosan (Gipuzkoa), 18:00etan Triangulo plazatik
  • Oiartzunen (Gipuzkoa), 18:00etan herriko plazan
  • Ondarroan (Bizkaia), 12:00etan Zaldupeko zubitik
  • Zarautzen (Gipuzkoa), 18:00etan udaletxe aurretik
  • Zestoan (Gipuzkoa), 18:00etan herriko plazan
  • Baionan (Lapurdi), zehazteke

NO HAY COMENTARIOS