ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Argia
2023/10/17 13:20

Lezoko (Gipuzkoa) Lobato Etxeko kideek joan den martxoan jakinarazi zuten kanporatuak izateko arriskuan zeudela. Lezoko Udalak etxea ikuskatu nahi zuela azaldu zuten, "hondamendi egoeran deklaratzeko" eta huste-prozedurari ekiteko. Sei hilabete beranduago hustu du eraikina Ertzaintzak.

Gaur, goizeko aurreneko orduan bertaratu dira ertzainak okupatutako etxearen parera, eta eraikinean bizi izan diren pertsonak kanporatu dituzte. Badirudi etxea eraisteko lanak aurki hasiko direla, erabat hustean.

NO HAY COMENTARIOS