ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Danimarkako Armada
2022/09/29 11:08

Aste honetan hainbat akats topatu dituzte Nord Stream gasbideetan, hain zuzen, 1 eta 2 bideetan, eta berriki jakinarazi dute laugarren bat atzeman dutela. Zehazki, aldi bereko isuriak nahiz presio-galerak aurkitu dituzte hoditerian. Baltiko itsasoan izan dira kalte guztiak, nazioarteko uretan, eta Suediatik eta Danimarkatik hurbil. Badirudi nahita eragindako kalteak direla guztiak, eta sabotajetzat jo dituzte hipotesi nagusiek; "aurrekaririk" gabeko kalte "ikaragarri arraroak" direla azaldu dute, gainera. Aurreikuspenen arabera, hilabete oso bat beharko dute matxurak konpontzeko.

Errusia eta Alemania lotzen ditu Nord Stream hoditeriak, gas hornidurarako; gasa garraiatzen da bide horien bidez. Astelehen arratsaldean atzeman zituzten aurreneko bi hutsegiteak: gas isuri bat aurkitu zuten Danimarkako Bornholm irlan, 2 gasbidean, eta presio-galera bat izan zen 1 gasbidean, urpean. Bide horretatik, Errusiatik Alemaniara garraiatuko litzateke gasa.

Dirudienez, kalteek ez dute eraginik izango Europako gas horniduran, zerbitzuz kanpo dagoelako hoditeria, nahiz eta gasa eduki baduten hodiek. Danimarkan, dena den, energiaren arloko larrialdi egoera ezarri dute aste honetan.

Uztailean hamar egunez itxi zuen Errusiak Nord Stream 1 bidea, mantentze-lanak egin behar zirela eta Alemania turbina baten bidalketa atzeratzen ari zela argudiatuta, eta irail hasieran ere zarratu zuen gasbide berdina, matxura bat dagoela esanez. Oraindik ez du argitu noiz irekiko duen berriz. Nord Stream 2 bideari dagokionez, ez da inoiz martxan egon. Izan ere, Ukrainako gerrak eztanda egin aurretik, gas garraioa hasteko baimenak bertan behera utzi zituen Alemaniak.

NO HAY COMENTARIOS