Jendarmeek lau gazte atxilotu dituzte gaur Senperen (Lapurdi), kazeta.eus atariak jakinarazi duenez. Antza, Dantxarineako biribilgunean atzeman dituzte gazteetako bi, bere etxean bat, eta kalean beste bat. Oraindik informazio zehatza argitaratu ez badute ere, badirudi higiezinen agentzia batzuetan egindako pintaketekin daudela lotuta atxiloketak. "Gaizkile taldeko kide izatea" nahiz "heriotza-mehatxuak egitea" ere egozten diete atxilotuei, kazeta.eus-en arabera.
Mobilizazio batera deitu dute hainbat herritarrek gaur arratsalderako. 19:00etan izango da protesta, Herriko Etxearen aurrean, eta Utz gazteria bakean. Errepresiorik ez, atxilotuak askatu! aldarripean.