ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2020/01/22 18:03

Lan baldintzak hobetzeko hitzarmen baten aldeko borrokan dira Gasteizko (Araba) Detesa lantegiko beharginak. Astelehenean hasi ziren geldialdiekin, eta gutxienez ostiralera arte jarraitzeko asmoa dutela adierazi du langile batzordeak. Aldi baterako kontratuen tasa handia salatu dute, besteak beste, eta azaldu dute kontratu finkoarekin egon beharko luketela guztiek, "egiturazko lanak" egiten dituztela-eta.

Gainera, egoera horretan, langile berrienek gainerakoek baino soldata txikiagoa kobratzen dutela gaitzetsi dute, eta urteak pasatu behar izaten dituztela gainerakoen baldintza berberetan aritzeko. Enpresaren ezezkoen aurrean, lan baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko dutela ziurtatu dute beharginek.