ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Amurrioko Tubos Reunidoseko beharginak, gaur. Argazkia: aiaraldea.eus
2020/03/17 11:32

Gora doa Araban beharginek geratutako lantegien zerrenda, Covid-19 birusaren hedapenaren aurrean, enpresek hartutako neurrien gabezia dela-eta. Gaur, martxoak 17, Amurrioko Tubos Reunidos eta Berantevillako Aernnova fabriketako ekoizpena eten dute langileek.

Tubos Reunidoseko langileek atzo eskatu zioten zuzendaritzari jarduna gelditzeko, "segurtasun protokoloa bete arte". Besteak beste, salatu zuten enpresak ez dituela segurtasun eta prebentzio neurriak hartu, eta beharginei ez zaiela jakinarazi lantegian zenbat koronabirus kasu gertatu diren. Hala, gaur planto egin dute, zuzendaritzako kideek eta sindikatuek bilera hasi dutenean. 900 behargin inguru dira Amurrion.

Bestalde, Berantevillako Aernnovako langileek ere salatu dute birusa kutsatzeko arriskua dagoela, eta fabrika zarratzea exijitu zioten zuzendaritzari astelehenean. Hark ez zuen eskaera onartu, baina Arabako Alea-ren arabera, gaurko protesten eta batzarraren ostean, langileek lortu dute lantegia ixtea. Martxoaren 23ra arte egongo da geldirik, gutxienez.