ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / CCOO
2024/04/12 12:36

Langile bat kaleratu dute berriki Durangoko (Bizkaia) Fumbarri galdaketa-enpresan. Beharginen ordezkarietako bat da kanporatua, eta seinalatu dute bere lan sindikalaren ondorioz bidali duela kalera enpresako zuzendaritzak. CCOO sindikatuak esan du "zigor" bat dela kaleratzea, enpresaren legez kanpoko jarduna salatzeagatik eta langileak babesteko neurriak eskatzeagatik.

Joan den asteazkenean izan zen protesta bat lantokiaren kanpoaldean, kanporatutako beharginarekin elkartasunez. Despidorik ez! Jazarpen sindikala gelditu lelopean elkartu ziren hainbat eta hainbat langile, eta hurrengo astean ere egingo dituzte protesta-ekintzak; hala nola, auto-ilarak Durangon barrena.

Gogorarazi dute, gainera, azken urtean hiru behargin kaleratu dituela enpresak. Aurreneko kaleratua berriz hartzea lortu dute langileek, eta, bigarren kanporatzeari dagokionez, aitortuta geratu da kaleratze bidegabea izan zela.

NO HAY COMENTARIOS