ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak (LAS) urtearen bukaeran egindako protesta.
2025/01/15 08:04

Atzo, urtarrilaren 14an, 46 urteko behargin bat zauritu zen lan-istripuz Iruñean (Nafarroa). Rozalejoko Markesaren jauregiko obran ari zen lanean, Nabarrerian, baina aldamio batetik behera amildu zen. 2,5 metroko altueratik erori zen, zehazki, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten zauriturik. `Politraumatismoak jasan zituen erorikoaren ondorioz.

Bi aste baino ez dira igaro 2025. urtea hasi zenetik, baina hainbat lan-heriotzaren berri eman dute jadanik Euskal Herriko iturri sindikalek: gutxienez hiru langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Bukatu berri den urtean, 2024an, gutxienez 65 lan-heriotza erregistratu dituzte.

NO HAY COMENTARIOS