ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Nafarroako Suhiltzaileak
2024/10/18 12:52

Lan-erailketa bat izan da gaurkoan Lizarran (Nafarroa), Agralco modura ezaguna den alkoholdegian. Itxura denez, nekazaritza-hondakinak gordetzeko biltegietako bat garbitzen ari ziren mantenu-lanetako beharginak, baina eztanda bat gertatu da, argitu ez dituzten arrazoiak direla medio. Eztandaren ostean, langileak konturatu dira haietako bat falta zela, eta bilaketa-lanak hasi dituzte. Hilda aurkitu dute.

56 urte zituen hildako langileak, eta alkoholdegiak azpikontratatutako enpresa batentzat aritzen zen soldatapean. Villatuertakoa (Nafarroa) da enpresa hori.

Azken honen aurretik, 47 ziren Euskal Herrian aurten erregistratutako lan-heriotzak. Honekin, baina, gutxienez 48 dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan bizia galdu dutenak.

NO HAY COMENTARIOS