ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/28 09:32

Iparvending (Nordisven Distribución Araba SLU) enpresak behargin bat kaleratu du Gasteizen (Araba), arrazoi arrazistengatik. Sei hilabeteko behin-behineko kontratu bat izan du jatorri marokoarreko langileak, eta kalera bidali dute orain, Ertzaintzak zuzenean esku hartu eta gero.

ESK sindikatuak azaldu duenez, joan den abuztuan, Ertzaintzaren Berroziko (Araba) instalazioetara bertaratu zen langilea, vending makinak betetzeko. Beste lankide batekin egin zuen lana, baina instalazioetik ateratzera zihoazenean, jatorri marokoarreko beharginarengana jo zuen ertzain matek, modu bortitzean. "Agenteekin zuen jarrera aldatu behar zuela eta arazoetan sartzeari utzi behar ziola" esan zion langileari, 2019an Ertzaintzak jarri zion salaketa bati erreferentzia eginda (garaian, absolbitu egin zuten prozesu judizialean).

Horren ostean, berekin zihoan lankideak egin zuen langilearen kontra: Ertzaintzaren instalazioetan gertatutakoa zela-eta, hari arazoak sortzen ari zela leporatu zion.

Iparvendigen pabiloira iritsi zirenean, kaleratzearen berri eman zion arduradunak: probaldian kontratua bertan behera utzi ziotela esan zioten, aurretik, enpresak ez zituelako aurrekari judizialak ezagutzen eta kontuan hartzen. Berrozin jazotakoa eta gero, enpresara hots egin zuen Ertzaintzak, langilearen aurrekariak jakinarazteko, eta kaleratzea eragiteko.

NO HAY COMENTARIOS