ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gabriel Attal. FOTOGRAFÍA / Geoffroy Van Der Hasselt
2024/04/08 10:23

Badirudi langabezia-aseguruari buruzko erreforma bat daukala esku artean Frantziako Gobernuak. Gabriel Attal Lehen ministroak martxoaren 27an baieztatu zuen hori, TF1 telebista-kanalean. Gainera, aurten inposatu nahi omen dute erreforma "erreal eta integrala": udazkena aipatu dute epe gisa, eta udan landuko omen dute neurri-sorta.

Langabezia kriminalizatzen jarraitzen du gobernuak, eta langabezia-aseguruari lotutako baldintzak gogortuko ditu neurri berrien bidez; esaterako, laguntza jasotzeko konpentsazio-aldiari hainbat hilabete kenduta. Zehazki, aukeretako bat omen da gaur egun hemezortzi hilabetekoa izan ohi den denbora-epea hamabi hilabetera jaistea.

Baldintzak gogortzeko modu gehiago ere aipatu ditu Lehen ministroak; hala nola, laguntza jaso ahal izateko derrigorrezkoa den gutxieneko lan-epea handitzea, eta "langabezia-subsidioaren maila" aldatzea.

Itxura denez, erreforma handiago baten parte izango dira gisa horretako neurriak. Attalen esanetan, langileak "enplegura itzultzea" izango du helburutzat ekimenak. 2023ko otsailean ere gogortu zituen langabezia-aseguruaren baldintzak gobernuak: konpentsazio-aldia urritu zuen orduan ere, %25eko murrizketa bat ezarrita.

Marra gorriak

Murrizketen berri ematearekin batera, bi "marra gorri" dituela ere jakinarazi zuen Attalek martxoaren 27an. Batetik, "erdi-mailako klaseei, lan egiten duten frantsesei eta euren bizi osoan zehar lan egin duten frantsesei zergak ez areagotzea"; eta, bestetik, "frantsesen lana finantzatu dezakeenari zergak ez areagotzea", enpresei erreferentzia eginda.

NO HAY COMENTARIOS