ACTUALIDAD / Régimen salarial
Lan-istripuz hil da langile bat Eibarren
5 metroko altueratik amilduta galdu du bizia beharginak. Gutxienez hamalau lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.
2022eko martxoaren 28
Lan-istripuz hil da langile bat Eibarren

Beste lan-heriotza bat izan da gaurkoan Euskal Herrian; hamalaugarrena urtea hasi zenetik. Oraingoan, Eibarren (Gipuzkoa) galdu du bizia langile batek, soldatapean lanean ari zela. Obra batean ari zen industrialde batean, eta pabiloi bateko teilatutik erori da goizean; 5 metroko altueratik, hain zuzen. Larri zauriturik eraman dute Donostiako (Gipuzkoa) ospitalera, baina arratsaldean jakinarazi dutenez, hil egin da han. 60 urte zituen.

Aurten, gutxienez bost langile hil dira Euskal Herrian altueratik erorita.