ACTUALIDAD / Consejo socialista de euskal herria
Kubari elkartasuna adierazteko mobilizatuko da ostiralean EHKS
Bilbon eta Iruñean izango dira protestak, 'Blokeoari ez. Inperialismo genozidari ez' lelopean.
2026eko otsailaren 18
Kubari elkartasuna adierazteko mobilizatuko da ostiralean EHKS

Amerikako Estatu Batuak "muturrera eramaten" ari dira hamarkada luzez Kubari ezarritako blokeo-politika, Donald Trumpen gidaritzapean egindako azken interbentzio zuzenen bidez. Elikagaien eta erregaien moduko oinarrizko horniduren gabezia, hala, erabat larriagotu da Kubako biztanleentzat. "Inperialismo yanki genozida salatzeko eta Kubari elkartasuna adierazteko", mobilizatzeko deia egin zuen atzo Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS).

Ostiralerako, otsailaren 20rako, antolatu ditu mobilizazioak. Blokeoari ez. Inperialismo genozidari ez lelotzat hartuta, Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) egin ditu deialdiak: 19:00etan izango da Bilboko protesta, Arriagan, eta 19:30ean Iruñekoa, Udaletxe Plazan.