ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/12/12 20:27

Kontseilu Sozialista sortu dute Oarsoaldea (Gipuzkoa) eskualdean ere. Antolakuntza komunista hedatzen izenburupean aurkeztu dute Oarsoaldeko Kontseilu Sozialista, eta aurrerantzean, Twitter eta Instagram kontuen bidez emango dute bere jardunaren berri.

Aurkezpen gutunean adierazi dutenez, burgesiaren ofentsiba ekonomiko eta politiko bete-betean gaude gaur egun. Izan ere, langile klasea "bizitzen garestitzea" nahiz "askatasun politikoen murrizketa eta kontrol sozialaren gogortzea" jasaten ari dela azaldu dute Kontseilu Sozialistako kideek. "Egoera horretan, ziurgabetasuna da nagusi langileon bizitzetan, burgesiaren ofentsibari aurre egiteko tresna politikorik gabe aurkitzen baikara", diote.

Hortaz, klase independentzia oinarri hartuta jardutea jo dute ezinbestekotzat: "Burgesiaren interesak babesten dituzten alderdi sozialdemokratetatik askatzea eta gure klase interesak defendatzea ahalbidetuko digun antolakuntza eredu bat behar dugu".

"Proletarizazio prozesua eten nahi badugu, burgesiak kapitala metatzea beste helbururik ez duen gizarte kapitalistarekin amaitu behar dugu", gaineratu du Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak. "Horretarako, beharrezkoa dugu osotasun kapitalista gainditzea ahalbidetuko digun antolakuntza komunista hedatzea [...]. Finean, beharrezkoa dugu burgesiaren bortizkeria (hau da, burgesia bera) desagerraraztea ahalbidetuko digun botere politikoa antolatzea", zehaztu du.

Norabide horretan kokatu du, hain justu, Kontseilu Sozialistaren konpromisoa: "zapalkuntza ororen aurka eta askatasun unibertsalen alde, Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzarako lanean".

NO HAY COMENTARIOS