Iragan ekainean Buruntzaldea eskualdeko (Gipuzkoa) Gazte Koordinadora Sozialistak eta Kontseilu Sozialistak kanpaina politiko bat hasi zuten Andoainen (Gipuzkoa), maiatzean aldez aurreko jakinarazpenik gabe bideo-kamera batzuk jarri baitzituzten. Sinadura bilketa bat egin zuten GKSko eta Kontseilu Sozialistako kideek, eta 1.115 andoaindarren atxikimendua lortu zuen kontrol mekanismo berri horien aurkako adierazpenak.
Hori dela eta, "kameren kontrako salaketari jarraipena ematea" erabaki dute GKSk eta Kontseilu Sozialistak, eta Andoaingo Udalari kamera berri horiek kentzea exijituko diote, baita kamara pribatuak zuzentzea ere.