ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Pertsona bat kontrol sozialaren aurka sinadura ematen. Argazkia: Kontseilu Sozialista Buruntzaldea
2021/06/09 10:16

Azken hilabeteetan, Kontseilu Sozialista Buruntzaldearen eta Buruntzaldeko Gazte Koordinadora Sozialistaren arabera, eskualdean hazi egin da kontrol sozialerako baliabideen kopurua, eta "kapitalismoarentzat funtsezkoa den langileriaren kontrol eta diziplinamendu mekanismo" horiei aurre egiteko kanpaina berria jarri dute martxan, zehazki, Andoainen (Gipuzkoa). Hori dela eta, aurrez aurrekoan nahiz Internet bidez sinadura bilketa egiten ari dira, ondorengoa eskatuz:

  1. Andoainen jarritako bideo-kamera berriak kentzea.
  2. Eremu pribatuko segurtasun kamerak zuzentzea.

Atzo, esaterako, Andoaingo Txopera merkatuan aritu ziren sinadurak biltzen, eta joan den igandean Txopera merkatuan eta Zumea plazan egon ziren berdina egiten.

Sinadura bilketaz gain, formakuntzarako eta zabalpenerako hitzaldiak ere antolatu dituzte Buruntzaldean, eta bihar, ekainaren 10ean, egingo dute lehenengoa. Kontrol sozialaren ezaugarritzearen inguruan hitz egingo dute Andoaingo Ondarreta ikastetxean, eta Tolosaldeko Gazte Koordinadora Sozialista gonbidatu dute saiora. 18:30ean izango da.

NO HAY COMENTARIOS