ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Heraldo-Diario de Soria
2023/06/01 08:46

Burgosko ospitalean larriki zauriturik dago Donostiako (Gipuzkoa) gizon bat, aurreko asteburuan faxista talde batek emandako jipoiaren ondorioz. Sorian izan zen erasoa, Pajaritos estadiotik gertu: Numantzia eta Cornella futbol taldeek indarrak neurtu aurretik, taberna batean zeuden pertsonei eraso zieten faxista batzuek, Cornellako hainbat zaletu han zeudenean. Tartean zegoen donostiarra ere, eta konorterik gabe utzi zuten, buruan modu jarraituan emandako kolpeengatik. Kristalezko botilak, mahaiak eta abar ere jaurti zituzten faxistek.

Zauri bat du burezurrean donostiarrak, eta koma eragitea erabaki zuten medikuek. Bere senideek Naiz komunikabideari jakinarazi diotenez, "egoera oso larrian" jarraitzen du. Soriara bertaratu ziren senideetako zenbait, eta erasoa zela-eta salaketa bat aurkeztera joatean, Espainiako Poliziak oztopoak baino ez dizkie jarri: "Munduko zangotrabak jarri dizkigute. Liskar bat izango balitz bezala saldu nahi dute eta ez da horrela".

Pajaritos estadio inguruko eraso horrekin lotuta, polizia-indarrek lau pertsona atxilotu zituzten, baina aske utzi zituzten epailearen aurretik igaro ondoren.

NO HAY COMENTARIOS