ACTUALIDAD / Represión
Kalez jantzitako poliziek hirugarren gazte bat atxilotu zuten atzo Donostian
Astelehenean izan zen polizia-indarren errepresioaren aurkako mobilizazioa Donostian. Ertzaintza manifestarien aurka oldartu zen eta istiluak izan ziren Alde Zaharrean eta, dirudienez, gertakari horiekin lotuta atxilotu zuten atzo gazte bat. Handik gutxira utzi zuten aske.
2020eko abenduaren 17
Kalez jantzitako poliziek hirugarren gazte bat atxilotu zuten atzo Donostian

Kalez jantzitako polizia-agenteek beste pertsona bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharrean, joan den astelehenean auzoko gazteek egin zuten manifestazioaren osteko istiluen harira, antza. Momentuz, beraz, hiru dira gertakari horiekin lotuta polizia-indarrek atxilotutako lagunak.

Aurreko larunbatean istilu larriak izan ziren Donostiako Alde Zaharrean, polizia-indarrak hainbat gazteren aurka oldartu ostean. Eraso horiek salatzeko, manifestazioa egin zuten astelehen iluntzean eta, amaieran, Alde Zaharra hartu zuen Ertzaintzak. Istiluak hasi ziren orduan.

Ertzainek bi pertsona atxilotu zituzten gau horretan eta, esan bezala, atzokoa izan zen hirugarren atxiloketa. Atzeman eta gutxira utzi zuten aske gaztea.