ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Langileek astelehenean eman zuten mobilizazioaren berri. FOTOGRAFÍA / LAB
2022/12/22 10:13

Bizkaiko bulegoen sektoreak laster beteko ditu hamar urte lan-hitzarmen propiorik gabe eta, sindikatuen arabera, herrialdean 30.000 dira lan-eremu horretan aritzen diren langileak. Hala, beharginen soldatak "izoztuta" egon dira urteotan eta, inflazioaren gorakada ikaragarriaren testuinguruan, soldatak "beste minutu batez ere izoztuta edukitzea" onartezina dela salatu dute.

Langileen "erosahalmenaren galera gero eta handiagoa" dela azpimarratu dute, eta, egoerari aurre egiteko, mobilizaziora joko dute berriz langileek. Gaur, abenduaren 22an, 19:00etan hasiko da bulegoetako langileen manifestazioa, Bilboko (Bizkaia) Moyua plazatik.

2018an ekin zioten borrokari

2018an piztu zen lan-gatazka Bizkaiko sektorean eta, gaur egun bezala, lan-hitzarmena berritzea zuten helburu langileek. Izan ere, 2013an indargabetu zen lan-ituna eta, modu horretan, "zehaztutako baldintza gehienak aplikatzen jarraitu" zen, sindikatuen arabera.

Testuinguru horretan 2013ko hitzarmena "berreskuratzea" eta inflazioarekiko soldata-taulak eguneratzea izan ziren sindikatuen aldarrikapenak. Hartara, "2009koak diren lan-baldintzak berreskuratzea" galdegin zuten sindikatuek, hobekuntzak eskatu baino.

NO HAY COMENTARIOS