ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Josu Urrutikoetxea. Argazkia: Iparraldeko Hitza
2021/02/18 19:30

Josu Urrutikoetxearen aurkako bi euroagindu eta bi estradizio eskaera ditu igorrita Espainiako Estatuak. Luis Herguetaren hilketari lotutakoa da lehenengo estradizio eskaera eta, hain zuzen, auzi horregatik auzipetu duela jakinarazi dio gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak. Santiago Pedraz epaileak bideokonferentzia bidez eman dio horren berri Urrutikoetxeari.

Auzi horregatik ez ezik, herriko tabernen kausaren harira ere auzipetu dute Auzitegi Nazionalean. Parisko Dei Auzitegiak iazko irailean onartu zuen kausa horri lotutako euroagindua.

Akusazioak ezeztatu ditu Urrutikoetxeak

Epailearen galderei uko egin eta akusazioak gezurtatu ditu ugaotarrak. Herguetaren hilketari dagokionez, ekintza ETA (pm)-k aldarrikatu zuela azpimarratu du, eta bera ez zela inoiz talde horretako kide izan. Bestetik, herriko tabernen auziaren harira, akusazioek garaiko lan politikoaren "kriminalizazioa" dutela helburu azaldu du.