ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Iruñerriko LAS
2021/04/03 17:40

Lan-gatazka baten berri eman du Iruñerriko Langile Autodefentsa Sareak. The Good Burger (Bizuela S. L.) enpresak hainbat eraso egin dizkio behargin bati: besteak beste, "bere benetako kategoriarekin bat ez datorren" lan-kontratu batekin jardun du lanean, soldataren zati bat beltzean jaso du, eta jada ez diote abenduko aparteko ordainsaria ordaintzen.

Langileak eta Iruñerriko LASek hainbat exijentzia egin dizkiote enpresari: langileari benetan dagokion kategoriagatik, gauez egindako lan-orduei dagokien plusagatik, ordu osagarriengatik eta aparteko orduengatik enpresak zor dion dirua ordaintzea eskatu dute, azpimarratuta beharginak legez kanpo egin dituela lan-ordu horiek, lan-kontratuak ez dituelako barne hartzen. Bestalde, hitzarmen-plusengatik zor dioten zenbatekoa ordaintzeko ere eskatu diete lantegiko nagusiei.

LASeko kideek azaldu dutenez, enpresak momentuz uko egin dio eskakizun horiek betetzeari, langilea eta LAS "akordio batera iristeko prest agertu" diren arren. Hortaz, ostiralean, apirilaren 2an, egin zuten lehenengo protesta jatetxe aurrean. TGB ordaindu zor duzuna izan zuten aldarri.

"Lan-gatazkak langileari egin beharreko ordainketak erregularizatu arte iraungo du, dagozkion kotizazioekin", ohartarazi du LASek. Bestalde, "langile klaseari dei egin" dio "elkartasuna adieraztera eta mobilizazioetan parte hartzera".

NO HAY COMENTARIOS