ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/15 15:08

"Egia, osasuna, askatasun politikoak eta langile antolakuntza" oinarri hartuta, duela aste batzuk, Burgesiaren ofentsiba gelditu! salaketa kanpaina abiatu zuten Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sareak eta Gazte Koordinadora Sozialistak. Orain, "kanpaina nazionalari jarraipena emanez", pauso bat gehiago egin dute: salbuespen egoeran "proletalgoen arazoei irtenbidea ematen saiatzeko" bitartekoak jarri dituzte martxan, hainbat norbanakorekin elkarlanean.

Hain zuzen, hiru eremutan antolatu dituzte bitartekoak eta aholkularitza juridikoa: lan-arloan, etxebizitzaren arloan eta polizia jazarpenaren arloan.

Etxebizitzari lotuta, esaterako, alokairu-kontratuarekin edo kontraturik gabe arazoak dituzten pertsonen kasuei erantzuten ahaleginduko dira, baita "etxebizitza baten behar larria" duten pertsonen kasuei ere. Lan-arloan, kontraturik gabe jarduten duten langileek, Aldi Baterako Enplegu Erregulaziorako txostenen menpe daudenek edota kaleratuak izan direnek jasandako erasoei heltzea da asmoa, besteak beste. Polizia jazarpenaren arloari dagokionean, adibidez, osasunarekin lotutako arazoak direla-eta kalera irten eta jazarriak izan direnen kasuei edota "kolektibo zaurgarriei laguntza ematen parte hartzeagatik" isunak jaso dituztenen kasuei erantzungo diete.

Hortaz, aipatutako erasoak haien azalean bizitzen ari direnei dei egin diete harremanetan jartzeko, e-mail bidez (ofentsibanerne@gmail.com) nahiz telefono bidez (697 605 527).