ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Apustu etxeen kontrako plataformen koordinadoraren agerraldia, atzo. Argazkia: utzitakoa
2019/12/11 11:06

Apustu etxeei "aurre egiteko beharraz jabeturik" sortu dute Iruñerriko (Nafarroa) apustu etxeen aurkako plataformen koordinadora. Hainbat auzo eta herritan daude antolatuta plataformak, gisa horretako negozioek ere Iruñerria osoa hartu duten modura; "batez ere, herri langile eta auzo umiletan". Hala, saretzeari ekin diote tokian tokiko kolektiboek; hain zuzen, Uharte, Sanduzelai, Ermitagaña-Mendebaldea, Eguesibar, Berriozar, Txantrea, Errotxapea eta Donibaneko plataformak elkartu dira koordinazio lanekin hasteko eta plataforma martxan jartzeko.

Atzo egin zuten agerraldia koordinadoraren jaiotzaren berri emateko. Bertan adierazi zutenez, apustu etxeen auziari dagokionean, mendekotasunaren arazoa "zabalagoa" da, eta "mendekotasun berak" isla desberdinak ditu egun. Esaterako, "online jokoak, makina txanpon-jaleak eta kasinoak" aipatu zituzten.

Borroka horri heltzeko elkarlana sustatzera dei egin zuten atzoko prentsaurrekoan, norbanakoei nahiz kolektiboei zuzenduta; "bai Iruñerrian, baita Nafarroa osoan ere". Koordinadoraren ustez, "auzo edo herri txiki batean garaipen txikiak lor ditzake, baina asko elkarlanean antolatuz gero, garaipen handiak" lortzeko aukera ere badago.

Jopuntuak

Bi helburu nagusi izango dituzte plataformen koordinadoran: auziaren inguruko kontzientziatzea sustatzea eta sortzea, eta apustu etxeen desagertzea. Nafarroako Gobernuarekin harremanetan jarri ziren atzo koordinadorako lau kide; instituzioen inplikazioa galdegitea, baina, "borrokaren ataletako bat" izango litzateke. Hala, berebiziko garrantzia eman diote kalean lan egiteari eta "pisu politikoa kalean irabazteari"; hain zuzen, gizartean kontzientziazioa hedatuz, eta negozio horien aurkako borrokak martxan jarriz.

Bestalde, datorren otsailaren 8rako, mobilizazio eguna antolatu dutela iragarri zuten. Bertan parte hartzera dei egin zuten.

NO HAY COMENTARIOS