Vito Quiles agitatzaile faxista bira bat egiten ari da hainbat unibertsitatetatik. Urriaren 16an ekin zien probokazio-bisitei, eta faxismoaren aurkako mobilizazio ugari piztu ditu horrek lekuan lekuko ikasleen artean. Orain, Iruñera (Nafarroa) bertaratu nahi du probokatzaileak: printzipioz bihar egongo da Opusaren Nafarroako Unibertsitatean, faxismoaren aldeko mezuak zabaltzen.
Hori jakinda, faxismoaren aurka mobilizatzera deitu dute Iruñerrian, ohartarazpen bat eginez: "Vito Quiles Euskal Herrira dator faxismoa gorestera". Bihar, urriaren 30ean, arratsaldeko 17:30ean elkarretaratuko dira Opusen unibertsitateko Komunikazio Fakultate aurrean. Faxismoaren aurrean kaleak hartu lelopean zabaldu dute deialdia.