ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Indar Gorri
2024/03/08 00:21

Espainiako Poliziak gidatuta, sekulako polizia-operazioa izan zen atzo Nafarroan: Indar Gorriko 61 kide atxilotu zituzten. Iazko urrian Sevillan izandako istiluen harira atxilotu dituzte, eta polizia-indarrek "kiroleko indarkeriari" aurre egitea hartu dute aitzakiatzat berriz ere Indar Gorriren aurka jotzeko eta sarekada erraldoia gauzatzeko.

Atxilotuetako batzuk atzo arratsaldean igaro ziren epailearen aurretik, Iruñean (Nafarroa). Deklaratu bezain pronto utzi zituzten aske, pixkanaka, eta epaileak ez zuen euren kontrako kautelazko neurririk eskatu. 40 lagunek baino gehiagok, ordea, Iruñeko Txintxilla Jeneralaren kaleko komisarian igaro behar izan dute gaua, ziegetan pilatuta. Antza, goizean zehar pasatuko dira epailearen aurretik haiek ere.

Atzo arratsaldean, sarekada salatzeko protestak izan ziren Iruñean bertan, Altsasun (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa) eta Tafallan (Nafarroa). Gaurko ere deitu du protestara Indar Gorrik: 09:30erako epaitegira bertaratzera deitu dute, atxilotuei babesa emateko.

Errepresioari hortzak erakutsi

Indar Gorrik iazko martxoan jarri zuen martxan Errepresioari hortzak erakutsi dinamika: salatu zuen aurreko hilabeteetan hamasei atxiloketa eta ia 70.000 euroko isunak jasan zituela. Taldearen kontrako jazarpena, baina, ez zen horretan geratu: azken hiletan ere 200 kideri baino gehiagori jarri dizkiete isunak (93.000 euro inguruko zigorrak dira denera), eta, orain, sarekada erraldoi baten bidez jo du euren kontra Poliziak.

NO HAY COMENTARIOS