Indar Gorrik jakinarazi duenez, taldeko lau kide atxilotu dituzte gaur goizean polizia-indarrek, urriaren 11ko gertakarien harira. Egun horretan, Iruñeko (Nafarroa) Sadar futbol zelaian jokatu zuten Espainiako Selekzioak eta Amerikako Estatu Batuek, eta protestak izan ziren kanpoan. Protestan ari zirenen aurka oldartu zen Espainiako Polizia, eta hainbat pertsona zauritu zituen. Horretaz gain, gutxienez 20 lagun identifikatu zituzten poliziek.
Horren harira atxilotu dituzte gaur lau pertsona. Dirudienez, gorroto-delitu bat egitea nahiz desordena publikoak eragitea leporatzen diete. Eguerdian geratu dira aske.