AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Twitterretik hartutakoa
2022/10/13 09:06

Joan den asteartean izan zen Espainiako Selekzioaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko futbol partida, Iruñeko (Nafarroa) Sadar futbol zelaian. Norgehiagoka hasi baino ordubete lehenago, Sadar inguruan elkartu ziren hainbat eta hainbat pertsona, "inposizio" horri aurre egiteko.

Polizia-dispositiboa oso handia zen selekzioen arteko partida zela-eta. Agente ugari mugitu ziren protestan ari ziren pertsonak gertutik zelatatzeko, eta 20:00ak aldera, inguratu egin zituzten. Horren ondotik kargatu zuen haien aurka poliziak, hainbat pertsona zaurituz.

Protestan ari ziren pertsonak polizien kargatik ihesi ari zirela, haietako hainbat atxiki zituen Espainiako Poliziak, Sadar inguruan. Gutxienez 20 lagun identifikatu zituen.

Egun batzuk lehenago, "Espainiako Estatuaren ofentsiba nazionalistan sakontzeko" urrats modura kokatu zuen Indar Gorri taldeak futbol partida Sadarren jokatzea: "Erabat erreakzionarioa den espainiar nazionalismoa normalizatzeko bide-orriari jarraiki, etorkizunean Espainiako Selekzioak normaltasunez jokatzeko pauso gisa ulertu behar dugu partida hori". Hortaz, "inposizio horren aurka azaldu" zen Indar Gorri, eta dei egin zuen "horrelako erasoei aurre egitera".

EZ DAGO IRUZKINIK