ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/31 13:16

Gaur eraman dute Ilaria Salis italiarra Hungariako auzitegi batera, bere kontrako akusazioen harira erantzun zezan. Oinak eta eskuak katez lotuta eraman dute epailearen aurrera; polizia-agente batek zeraman presoa lotzeko erabilitako katea. Ia mugitu ezinik zela hartu du hitza Salisek: leporatzen dizkioten akusazioak ukatu ditu.

Iaz, otsailaren 11n Budapesten ospatu ohi den Ohorearen Egunean (hungariar soldadu naziak eta euren aliatuak omentzen dituzte egun horretan), elkarretaratze batean bildu ziren hainbat manifestari faxistari eraso egitea egozten diote Salisi. Milango militante antifaxistak ia urtebete darama Hungarian preso, prebentziozko kartzelaldian, segurtasun handiko espetxe batean. Budapesteko Fiskaltzak 11 urteko kartzela-zigorra eskatzen du beretzat.

Salisen senideek eta defentsak behin baino gehiagotan salatu dute Hungarian bizitzen ari den egoera, eta preso anifaxista "animali baten moduan" tratatzen dutela azaldu izan dute. 39 urte ditu.

NO HAY COMENTARIOS