ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/10 09:04

Sarean ikusgai dago jada Aukerak giltzapean bideoerreportajea. Urtebetean egin dute ikus-entzunezkoa Errakiko kideek, okupazioaren kontrako ofentsibaren inguruan sakontzeko asmoz. Horretarako, pertsona ugari elkarrizketatu eta erreportaje batean jaso dituzte testigantza eta ekarpen guztiak. Diego Delgado CTXT hedabideko kazetariak, Naomi Abad abokatuak, Stop Desokupa taldeko kide eta La Directa hedabideko kazetari batek, Maria Ortega abokatuak, Desokupa enpresak jazarritako Bartzelonako emakume batek, Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuko kide batek eta Euskal Herriko hainbat txokotako Langile Kontrolpeko Espazioetako kideek hartu dute parte lanean.

Azken hilabeteetan, Euskal Herriko hainbat Langile Kontrolpeko Espaziotan aurkeztu eta eman du ikus-entzunezkoa Errakik; hala nola, Donostiako (Gipuzkoa) eta Zumaiako (Gipuzkoa) Zentro Sozialistetan, Burlatako Gaztetxean (Iruñerria, Nafarroa), Bilboko 7Katu Gaztetxean, Gasteizko (Araba) Gaztetxean. Euskal Herritik kanpo ere egin ditu aurkezpen-saioak; adibidez, Madrilgo La Animosa Zentro Sozial Okupatuan eta Granadako La Colectivan.

Ofentsiba baten aletzea

Errakiren esanetan, "okupazioaren kontrako ofentsiba testuinguratu eta okupazioaren aurkako pausoen zentzua aipatzen da" Aukerak giltzapean erreportajean, "baita antolatu beharreko erantzun politikoa ere". "Gaurkotasun handia duen gaia da. Finean, okupazioaren kontrako ofentsiba krisi kapitalistari ematen ari zaien irtenbide autoritarioaren parte da, eta azken hilabeteetan jazotako gertakariak marko horren barruan ulertu behar ditugu", gaineratu du. "Desokupak Bonanovan izandako interbentzioa edota Madrilen botatako lona" aipatu ditu adibide modura, esaterako.

Alderdi politiko guztiek, gainera, "okupazioaren kontrako neurri edo zigor handiagoak proposatzeko" ari dira baliatzen hauteskunde-kanpaina, Errakik seinalatu duenez. "Horren aurrean, beharrezkoa da, espazioen gaineko kontrol erreal bat izateko, okupazioaren markoa gainditu eta lurralde osoaren gaineko kontrola ortzimuga izango duen estatu sozialista eraikitzea", aldarrikatu du.

Hona hemen Aukerak giltzapean, osorik:


NO HAY COMENTARIOS