Abenduaren 5etik dago ikusgai Gedar Telebistaren Burdin Hesia programaren bosgarren atala: Gezurraren ingeniaritza politikoa. Laugarren atalean Glasgow eta iruzur berdea hizpide izan ostean, oraingoan, Burgesiaren Alderdia deiturikoaz eta horren adierazpenez jardun dute saioan. Burgesiaren Alderdiaren ezker hegalak, hala nola sozialdemokraziak, azken asteetan hartu dituen neurriak ere aztertu dituzte.
Martin Goitiandiak bete ditu aurkezle lanak bosgarren saioan, eta aurrekoetan bezala, lau tertuliano aritu dira solasean: Peio Ormazabal, Nahia Santander, Aitor Bizkarra eta Jon Agirre.
Abenduaren 19an emango dugu argitara Burdin Hesia-ren seigarren atala.
Hona hemen bosgarren atala, osorik: