Joan den igandean, maiatzaren 15ean, kaleratu genuen Gedar Telebista-ren Burdin Hesia programaren atal berri bat, hamaseigarrena: Espioitza eta Estatuaren estoldak. Azken asteetan hedabide guztietako lerroburuak hartu dituen auzi bati buruz jardun dute saioan; hain justu, Pegasus softwarea erabilita egin diren eta argitara atera diren mugikor-zelata kasuak eta espioitza izan dituzte hizpide.
Oraingoan, Haizea Uzkudunek gidatu du saioa, eta Txaber Altube, Saioa Galarraga eta Jon Agirre tertulianoak aritu dira solasean.
Horretaz gain, Ukrainako azken berriak ere aztertu dituzte atal honetan. Horretarako, Carmen Parejo analista eta erredaktorea elkarrizketatu du Martin Goitiandiak; besteak beste, Errusiari ezarritako zigorrak eta gasaren auzia aztertu ditu Parejok.
Bi astera, maiatzaren 29an, plazaratuko dugu Burdin Hesia-ren hurrengo saioa, hamazazpigarrena.
Hona hemen Burdin Hesia-ren hamaseigarren atala, osorik ikusgai: