ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/23 09:07

Energiaren ekoizpenean, banaketan eta salerosketan aritzen den Iberdrola enpresak 4.309 milioi euroko irabaziak izan zituen 2022an. Aurreko urteko datuekin alderatuta, beraz, %11,7 handitu zituen irabaziak egoitza nagusia Bilbon (Bizkaia) daukan enpresak. Xehatu dutenez, gainera, Iberdrolak bost urte daramatza, urtez urte, datuak hobetzen eta goranzko joera batean, etekinei dagokienez.

Dirudienez, iaz Brasilen eta Amerikako Estatu Batuetan lortu zituen irabazirik handienak. Espainiako Estatuan badirudi 2021ean baino %19 gutxiago irabazi zuela.

Energia-enpresak aurreratu duenez, energia berriztagarrien aldeko apustu handiagoa egingo du aurrerantzean. Gasarekiko mendekotasuna jaitsiz gero energiaren prezioak jaisteko aukera egongo litzatekeela ere esan du.

Enpresa handien eta banketxeen irabaziak, gora

Repsol energia- eta petrolio-enpresak ere areagotu zituen etekinak iaz: 2021ean baino %70 gehiago irabazi zuen. Espainiako Estatuko sei banketxe nagusiek joera berdina izan dute 2022an, eta irabazien markak hautsi dituzte. Zehazki, %28 gehiago irabazi zuten Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja banketxeek.

Bitartean, eta kontrara, eguneroko gastuei aurre egiteko ezintasuna gero eta nabariagoa da langileriaren poltsikoetan: 2022a urte historikoa izan zen bizitzaren garestitze progresiboari dagokionez.

NO HAY COMENTARIOS