ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/01 12:29

Nafarroako Fiskaltzak zigor-eskaera altuak egin ditu Indar Gorriko lau kideren kontra, duela bi urteko mobilizazio bat dela-eta. 2022ko urriaren 11n, Iruñeko (Nafarroa) Sadar zelaian neurtu zituzten indarrak Espainiako Selekzioak eta Amerikako Estatu Batuek. Partida hori Sadarren jokatzea "erabat erreakzionarioa den espainiar nazionalismoa normalizatzeko" urrats modura seinalatu zuen Indar Gorrik, eta protestara deitu zuen: hainbat lagun bildu ziren Sadar kanpoaldean, aipatutako norgehiagoka hasi baino ordubete lehenago.

Espainiako Poliziak dispositibo handi bat antolatu zuen protesta hori jazartzeko, eta bertan zeudenak inguratu ondoren, haien aurka kargatu zuen. Hainbat pertsona zauritu zituen, eta polizia-kargatik ihesi ari ziren zenbait lagun atxiki zituen. Gutxienez 20 pertsona identifikatu zituen.

Mobilizazio horren harira auzipetu dituzte lau lagun, eta laster epaituko dituzte Iruñeko zigor-auzitegi batean. Nafarroako Fiskaltzak hiru urteko kartzela-zigorrak eskatu ditu haientzat, "hertsatze-delitu bat" leporatuta. Horri, gainera, "ideologia- eta nazio-diskriminazioagatiko larrigarria" ezarri nahi diote.

Ministerio Fiskalak beste zigor bat ere jarri nahi die auzipetutako lau gazteei: bost urtez Sadar zelaira gerturatzea debekatu nahi die, 600 metroko gutxieneko distantzia batera.

NO HAY COMENTARIOS