Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, joan den astean sei gizonezko atxilotu zituzten Nafarroan, eta haietako hiru espetxeratzea erabaki du Iruñeko (Nafarroa) 3. Instrukzio Epaitegiko titularrak. Gainontzeko hirurak ez ditu kartzelara bidali, baina Espainiako Estatutik ateratzea debekatu die.
Gutxienez hiru emakume sexualki esplotatu dituzte atxilotuek, eta haietaz abusatu dute. Hala, bi delitu dira egozten dizkietenak: adingabeak prostituitzea eta 16 urtetik beherakoez abusatzea. Nafarroan hainbat neska adingabe sexualki esplotatuak izaten ari zirela jakin ostean ireki zuen ikerketa Foruzaingoak, eta zenbait aste iraun du ikerketak.