ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/13 09:52

Bihar, urtarrilaren 4an, hiru lagunek deklaratu beharko dute Bilboko (Bizkaia) epaitegi batean: ikertuak izaten ari dira, 2025eko Vueltan, Palestinaren alde izandako protestengatik. Palestinarekin Elkartasuna plataformak iazko abenduaren 10ean egin zuen agerraldi bat Donostian (Gipuzkoa), salatzeko hainbat pertsona daudela ikerketapean edo auzipetuta, Vueltan Israel Premier Techen parte-hartzearen aurka izandako mobilizazioei lotuta.

Bilbon bihar deklaratu beharko duten kideei elkartasuna adierazteko, mobilizazio-deialdi bat egin du Palestinarekin Elkartasunak: goizeko 11:00etarako antolatu du kontzentrazioa epaitegi parean, Buenos Aires kaleko 10. zenbakian. "Errepresioak ez dezala Palestinarekiko elkartasuna eten", aldarrikatu du berriz plataformak.

NO HAY COMENTARIOS