Donostian (Gipuzkoa) masajista modura jarduten duen gizon bat atxilotu zuten larunbat gauean, sexu-abusuak egiteagatik. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, emakume batek gizon horrengana jo zuen bere zerbitzuak zirela-eta; masaje saio batean, baina, eraso egin zion berak.
Egun berean, beste gizon bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba). Segurtasun Sailaren esanetan, 44 urteko gizon batek sexu-abusuak egin zizkion taberna batean zerbitzari modura aritzen den emakume bati, eta gero, mehatxu egin zion.
Bestalde, atzo, goizeko 05:00etan, gizon batek emakume bati eraso zion Bilboko (Bizkaia) taberna bateko komunetan. Erasotua izan zen emakumearen lagun bat komunean sartu zenean ihes egin zuen gizonak, baina handik gutxira atxilotu zuten.