ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EITB
2025/01/22 09:53

Biztanleriaren zahartzea etenik gabe ari da aurrera egiten Europan. Azterketa batzuen arabera, 2050erako, mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko, ia berdina izango da lan egiteko adinean egongo den pertsona heldu kopurua: 1,1 batez beste. 85 urtetik gorako pertsona nagusi kopurua, gainera, hazi egingo da ordurako: gaur egun 12,5 milioi baldin badira, 26,8 milioi inguru izango dira 25 urte barru.

Prozesu horrek sortutako kezken erdian, adineko pertsonentzako egoitzei buruzko hainbat datu eman ditu Gizarte-Zerbitzuetako Zuzendari eta Kudeatzaileen Espainiako Estatuko Elkarteak. Bada ratio bat finkatuta, berez, 65 urtetik gorako lagunek erresidentzietan bermatuta izan beharko luketen plaza kopuruari dagokionez: 100 pertsonako, bost plazak egon beharko lukete ziurtatuta. Baina orokorrean ez da irizpide hori betetzen: Hego Euskal Herrian, adibidez, 7.216 plaza falta dira gutxieneko ratio hori bermatzeko (6.634 EAEn eta 582 Nafarroan). Imserso institutuaren arabera, 2023. urtearen bukaeran, 25.668 plaza zeuden Hego Euskal Herrian.

Aipatutako zuzendaritza-elkartearen ikerketak ohartarazten du martxan diren erresidentzien gaitasuna ez dela nahikoa izango, biztanleriaren zahartzeari lotutako beharrei erantzuteko, nahiz eta badirudien finantziazio publiko bidez bermatutako plazen kopuruak eta portzentajeak gora egin dutela. Hala ere, EAEn 2022an egindako azterketa batek erakutsi zuen, plaza erabilgarrien artean, hamarretik sei zirela egoitza pribatuetakoak.

Naiz-en esanetan, gaur egun ia 20.000 plaza inguru eskaintzen zaizkie mendekotasuna duten pertsonei EAEn, eta horietako asko sare publikokoak izan arren, %91 dira entitate pribatuek kudeatutakoak. Erresidentzietako plazen ia %76 estaltzen ditu finantziazio publikoak, eta gainerakoak esklusiboki pribatuak dira. Nafarroan, plazen %59 hartzen du bere gain diru publikoak. Espainiako Estatuan, erresidentzietako betetze-maila %84koa da; %83koa da Nafarroan eta %70ekoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

NO HAY COMENTARIOS